
Talde gazte, serio, profesional eta dinamiko batek osatzen du Eliveli men. Taldeko zenbait kidek hamabost urtetik gorako eskarmentua dute gizonezkoen ile-apainketaren alorrean; beste zenbaitek, berriz, hamar urteko ibilbidea egin dute estetikaren eta ongizatearen munduan. Oraingo honetan, bi alorretako profesionalak uztartu dira egungo gizonaren eskakizunetara egokitutako zerbitzua eskaintzeko.
Uztartze horrekin batera, esan beharra dago egunetik egunera ahalegintzen garela berritzeko eta gure lana bermatuko duten teknologia, teknika eta produktu berriak baliatzeko. Horri esker, bere irudiaz eta ongizateaz arduratzen den gaur egungo gizonari arreta pertsonalizatua, serioa eta profesionala eskaintzen diogu.
Eliveli men-ek honako hau du eginkizun: bere bezeroek lortu nahi duten irudia lortzea, modu azkar eta errazean, benetako profesionalen bermearekin.
Informazioa eta aholkularitza eskaintzen dugu, bezero bakoitzaren neurrira. Behin tratamendua martxan jarri ondoren, tratamenduaren jarraipenaz eta kontrolaz arduratzen gara, emaitzak bermatzeko
| Iparraguirre, 18 - Donostia - San Sebastián | Tel. 943 290 623 | info@elivelimen.com |
| Iparraguirre, 18 - Donostia - San Sebastián | Tel. 943 290 623 | info@elivelimen.com |