Bezeroek bizarra mozteko unean dituzten zalantzei erantzuteko asmoz sortu dugu honako atal hau. Bertan, gure bizartegian erabiltzen ditugun produktuak eta tresnak erakutsi nahi ditugu, zuek ere egunero erabil baititzakezue bizarra mozteko.
Bizarra mozteko produktuak, hala nola xaboiak, kremak, after shave eta lozioak.
Bizarra mozteko tresnak, besteak beste, brotxak, xafla-makinak eta bizar-xaflak.
Frantziako xaboia da, larruazala babesten eta zaintzen duten landare-osagaiekin eskuz egina. Horiei esker, samurtasunez irristatzen da bizar-xafla, modu eraginkorrean, eta larruazala osasuntsu eta hidrataturik geratzen da, lurrin zoragarriarekin gainera.
Guk geuk ez ezik, gure bezeroek ere bizarra mozteko primerako xaboi hau probatu dezaten nahi dugu. Behin probatuz gero, ezin izango diozu erabiltzeari utzi.
PRORASOren mentolak eta eukaliptoak freskotasun paregabea sentiaraziko digute.
Besteak ez bezala, eskuekin aplikatzen da honako produktu sorta hau.
Ingalaterrako produktu-aukera osoa bizarra ohi bezala mozteko.
Thiers-Issard aiztoek betiko dotorezia dute. Thiers Issard bizargailu bakoitza eskuz egina dago Frantzian, eta fintasun eta kalitate handiena bermatuz.
Alemanian eskuz egindako bizarra egiteko produktu klasikoak. Bere eskuila ospetsuek eta ederki diseinatutako bizargailuek MÜHLE munduko marka liderra bihurtu dute azken hamarkadetan.