quienessomoselivelimen

Nor gara

eliveli men, talde gaztea zure zerbitzura.

Donostian kokatutako gizonentzako ile-apaindegia eta estetika-zentroa da eliveli men.

Talde serio, profesional eta dinamikoak osatzen du eliveli men. Egungo gizonen eskakizunei erantzute aldera, gizonezkoen ile-apainketan dugun hogeita bost urte luzeko eskarmentua eta estetikaren eta ongizatearen alorrean daramatzagun beste hogei urte uztartu ditugu.

Bat-egite horri teknologia, teknika eta produktu berriak eransteko ahalegina gehitu behar diogu, gure lanaren berme baita. Horri esker, konfiantzazko arreta pertsonalizatua eta profesionala eskain diezaiekegu gaur egungo gizonei, jakin baitakigu beren irudiaz eta ongizateaz arduratzen direla.

Gure helburua da bezeroek nahi duten itxura erdiets dezaten, azkar eta erraz, gizonezkoen ile-apainketan eta estetikan aditu diren langileen eskutik.

Informazio eta aholku pertsonalizatua eskaintzen diogu bezero bakoitzari. Tratamendua abian denean, segimendua eta kontrola egiteaz arduratzen gara, emaitza bikainak bermatzearren.