labarberiaelivelimendonostia

eliveli men-en bizartegia

eliveli men-en adituak gara bizarra moztean.

Ohiko bizartegiak desagertuz joan direla uste bada ere, ezta hurrik eman ere! Hona hemen gure bizartegia, bizartegi klasikoen artea abiapuntu duen bizarra mozteko zerbitzu modernoa.

Urte askotako eskarmentua dugu. Aholkuak emango dizkizugu hain gizonezkoa den urrats honetaz ahalik eta gehien goza dezazun.

Lehen, benetako artea zen bizarra moztea. Tentu eta zehaztasun handiko lana zen larruaren gainean bizar-labanak prestatzea, ahoak ezin hobeto egon zitezen bizarra behar bezala mozteko.

Eguneroko martxa, presaka ibiltzea, ohitura ezegokiak... horien ondorioz, objektu eta produktu horiek guztiak desagertuz joan dira gure nezeserretik, bizarra azkarrago eta modu funtzionalagoan mozteko beste tresna batzuen ordez. Horregatik, plazera izateari utzi dio bizarra mozteak.

 

Sartu elivelimenshop online dendan. Bertan, bizarra behar bezala mozteko tresna ugari aurkituko dituzu, besteak beste, brotxak, xaboiak eta lozioak.

eliveli men-en, bizarra mozteko zerbitzuaz goza dezazun nahi dugu. Brotxak, bizarra biguntzeko, larruazala esfoliatzeko eta bizarra mozteko xaboiari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Xaboi naturalak, olioekin eta lanolinarekin, larruazala hidratatu eta babesteko, ahalik eta samurren igaro dadin bizar-xafla. Mentolak edo eukaliptoak berebiziko freskotasuna sentiaraziko dizute.

Gure blogean aukera izango duzu bizarra mozteko oinarrizko urrats batzuk jarraitzeko.

Beren burua zaindu eta itxura hobetu nahi dutenei, bizarra mozteko eta irudia zein larruazala zaintzeko zerbitzu osoaz gozatzea proposatzen diegu.

  • Bizarra moztea
  • Bizarra txukuntzea
  • Bibotea
  • Kokospekoa
  • eliveli men-en bizartegia
  • eliveli men-en bizartegia
  • eliveli men-en bizartegia