Indibaren irrati-maiztasun birsortzailea sistema patentatu esklusiboa da, klinikoki frogatua, eta estetikan, fisioterapian eta medikuntzan erabiltzen da batik bat. Aurpegiko, gorputzeko eta ileko tratamenduetan erabiltzen da Indiba, eta lehen sasoietatik ere ikus daitezke emaitzak.
Indiba metodo esklusiboak ioien zelula-trukea orekatzen du eta, hala, berezko funtzioa berreskuratzen dute zelulek. Horri esker, galdutako elastikotasuna berreskuratzen du larruazalak, gantza desagertuz doa eta oxigenoa hobeto ibil daiteke zelulen artean. Horrez gain, mikrozirkulazioa berrezartzen da eta, oro har, larruazala gaztetu egiten da.