productospeluqueria

Ilerako produktuak

Horregatik, eta tratamenduetan bezeroei egiten diegun segimendu pertsonalizatua dela eta, esan dezakegu aholkulari adituak garela.

AMERICAN CREW

Marka berria da merkatuan, eta gizonak ditu ardatz. Izan ere, gizonentzat diseinatu dira bai lurrinak bai ontziak. Akaberako produktu ugari ditu, besteak beste, argizariak, gominak edo kremak.

Bizar-moztea ere ez da bazter uzten, horretarako produktu sorta zabala du eta.

Bainuko gelak, xanpuak eta egokitzaileak ere baditu gizonentzako ile-apainketako eta estetikako produktuen marka honek.

SUAVECITO, LAYRITE, UPPERCUT

Urte ugari daramatzagu Kérastase eta American Crew ile-apainketako marken produktuak erabiltzen. Izan ere, aipatutako marken gama eta sorta ezberdinen emaitza onen eta eraginkortasunaren lekuko izan gara denboraldi horretan.

KÉRASTASE

Marka ospetsu honek duen produktu sorta ikusirik, ezinbestekotzat jotzen dugu produktu guztiak zehatz-mehatz ezagutzea. Eta hori egunero erabiliz gero baino ez da lortzen.

“Ile-apainketako produktuak berrituz joatea da gure filosofiaren zati bat”.

Gure ustez, nahitaezkoa da ile-apaindegira heltzen den produktu oro ireki eta erabiltzea. Horrela, aukera dugu produktuaren bilgarria, testura eta lurrina probatzeko, baita emaitza eta eraginkortasuna balioesteko ere.