Eliveli men-en etengabe ari gara berritzen bezeroei gizonentzako tratamendu estetikorik onenak eskaini ahal izateko, eta, horretarako, abangoardiako teknologia jartzen dugu beren eskura.
Tratamendu estetiko pertsonalizatuak egiten ditugu, honako alderdi hauek uztartuta: gizonentzako produkturik aurreratuenak eta onenak, sektorean dugun eskarmentu handia eta punta-puntako teknikak.
Ongizatea eta estetika izen bakar batean: eliveli men.
Beren premien araberako tratamendu estetiko espezifikoak gomendatzen dizkiegu bezeroei:
Txinatar medikuntza tradizionala du oinarri Piroche filosofiak, zeinak osasunak gorputz-atal ezberdinen arteko orekan sorburua duela aldarrikatzen baitu. Piroche metodoa edertasunaz haraindi doa are garrantzitsuagoa den helburu bat erdiesteko: ongizatea.
Metodoaren eraginkortasunak, batetik, eta guztiz naturalak diren printzipio aktiboen lerroaren kalitateak, bestetik, emaitzarik onenak bermatzen dituzte edertasunaren, osasunaren eta ongizatearen esparruetan.
Metodoak modu espezifikoan jarduten du pertsona bakoitzarengan. Izan ere, estresa eta toxinak murriztea ez ezik, organismoak behar bezala funtzionatzea ere lortzen du.
Gorputzaren meridianoetan eta energia-guneetan hainbat olio aplikatzean datza Piroche metodoa. Eskuzko masajeak eta bentosek presioa eragiten dute ehunetan eta, horri esker, toxina gehiago deuseztatzen dira.
Kasu hauetan gomendatzen da tratamendua: