historia

Historia

1944az geroztik gaude lotuta, nolabait esatearren, gizonentzako irudiari eta estetikari.

Garai hartan, bizarra eta ilea moztea ziren gehien eskatzen ziren zerbitzuak. Bizarra moztea benetako artea zen. Larruaren gainean bizar-labanak prestatzea, ahoak ezin hobeto egon zitezen. Trebetasun, tentu eta zehaztasun handiko lana zen bizarra behar bezala moztea.

Dionisio, gure aitona, lanbidea irakasten hasi zitzaizkien bere seme Eustaquio eta Txoniri. Izan ere, haiek izan ziren aurrerago gure maisuak.

Gizonezkoentzako ile-apainketaren, estetikaren eta irudiaren sektorean hasi ziren lanean, Astigarragan. Bost urte geroago, Hernanira aldatu ziren, eta bertan egiten dute lan harrezkero.

1991n Donostian ireki genuen gure establezimendua, Claudio Delgado kalean. Bi urteren buruan, egungo kokagunean ezarri ginen, Donostiako Gros auzoko Iparragirre kalearen 18. zenbakian, alegia.

 

eliveli men

  • Historia
  • Historia
  • Historia
  • Historia
  • Historia
  • Historia
  • Historia
  • Historia